Sukaldaritza

Euskaldunok jatun onak omen gara baino ez hori bakarrik munduko sukaldari ospetsuenetako batzuk euskaldunak dira (Berasategi, Arzak...) Noski Izartxokoak ez gera gutxiago eta hori dela eta DBHn sukaldaritza topaketa prestatu genuen.

Topaketa hasi baino lehenago bi sukaldari kritiko ospetsuekin egon ginen. Txope (zerbaitengatik deitzen diogu "Txope" ez pentxa bere abizenaren laburdura bat denik) eta Pablo. Geroago egin behar genuen errezeta aukeratu eta Izartxoko txef en eskolan parte hartzeko aukera izan genuen.

Bertan sukaldaritza eta hostalaritzaren sekretuak ezagutu genituen. Adibidez El Kafelito kafetegian ikasi genuen ze estresa bizitzen den edozein jatetxeetan. Zentzumenak ere proban jarri genituen kutxa misteriotsuan... Bandejak nola eramaten diren ere ikasi genuen beste gauza batzuen artean.

Ondoren Loiola auzora jeitxi ginen aurretik prestaturiko txanoekin eta bertan gure errezeta egiteko behar genituen osagaiak erosi genituen. A ze aurpegi jarri zuen emakume batek ikusi gintuenean... :P

Bukatzeko gure errezetak egin eta diplomak jaso genituen.


                                   bON apetit 
                                   EGIN

2 comentarios: