Larunbata eguerdi aldean abiatu giene trenez Urnietara; dakizuen bezela sekulako eguraldia egin zigun larunbatean eta etxera iritis ginenerako izerditan geunden. Bazkalostean Italiako enperadoresa batek Italiako herrialde batzuetatik eraman gintuen bisitan, ala nola Pisa non bertako dorrea eraiki behar izan genuen, Vatikanoa, Papa ospetsuarekin egin genuen topo, Florentzia, Erroma…
Afalostean pelikula bat ikusten hasi ginen, baino ez zenez aproposegia, beldur handia ematen bait zuen, kendu egin genuen eta etxetikan zehar partxe porosora jolasten hasi ginen; etxe guztia ilun ilun zegoen eta oso dibertigarria izan zen!!!! Honen ostean iada oso nekatuak geundenez ohera joan ginen. Gauean zehar batenbatek ametsgaiztoak ere eduki zituen, baina lasaitu eta berriro ere lo hartu zuen.
Hurrengo egunean irteera txiki bat egin genuen Hernani aldera, mendira joan nahi genuen denok, baino euria ez zenez gelditzen ez genuen beste erremediorik eduki. Bidean behi batzuekin eta txakurrekin egin genuen topo, baita oso ondo usaintzen zuen ibai txiki batekin!! Zubi txiki baten azpian jolas batzuk egin genituen, hiltzailearen jolasaren bertsio desberdinak eta Mariak hiltzailerik azkarrena dela erakutsi zuen denak hil bait gintuen!! Miren begiraleak ordea oso hiltzaile txarra dela erakutsi zuen, berehala antzeman geniolako bera zela hiltzailea.
Hemendik aurrera komentatzeko bakarrik gelditzen zaiguna zera da, spaghuettiak oso oso oso oso goxoak zeudela, eta etxera joan aurretik denen artean etxe osoa garbitu eta jaso genuela!!
Pena handiena zerak eman zigun, astebukaera motzegia izan zela, oso gustora bait geunden denok han; baino badakizue gaztelaniazko esaerak dioen bezela: “lo bueno si bueno, dos veces bueno”
Bueno ba hurren arte, izan huntsa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario