1. TOPAKETA: URRIAK 2. AURKEZPENA-URAREN EGUNA

Dagoeneko martxan ipini da "Izartxo Taldea". Hasteko, ipotx baten bisita izan genuen eta portero batek nola entrenatu behar duen adierazi ondoren, begiraleak aurkezten hasi zen. Irrifar galantak egin genituen ipotxarekin. Aurten, gainera, Izartxok 10 URTE betetzen dituela esan zigun eta Myriam Irizarrek eginiko marrazki irabazlea erakutsi zigun. Zorionak Myriam!

Ondoren, uraren eguna ospatzen hasi ginen. Zazpi jolas ezberdin egin genituen. Ederki pasa genuen bata besteari bustitzen. Gure Eneko, kamararen eskusarekin nahiko lehor amaitu zuen. Hurrengoan ez zara libratuko!

Jolas hoberenen artean, gladiadoreen borroka izan genuen. A zer nolako kolpeak eman zenituzten! Eta kolpeen ondoren, txapuzoia!
Oso ongi pasa genuen ere karrera baten ondoren, palanganakin bestea bustitzen. Eta nola ez, "el gorro mojón". Zein txarra den Ander Edo jolas honetan. Beti galtzen du.
Zirkuito bat ere egin genuen, lokotxak, baso muxu jolasa...

Lehortu ondoren, askaria, partidoa... Eta hauxe izan zen guztia. Aurten indar handiz hasi gara. ETA HURRENGO TOPAKETARAKO GAUZA BERRI GEHIAGO...

2 comentarios:

  1. Eguraldi onari agur esateko modu paregabea! Hemendik aurrera udazkenarekin uraren eguna maiz izango dugu baino ez dut uste hain dibertigarria izango denik :(

    Aupa Izartxo!!

    Ander

    ResponderEliminar
  2. eDER DA BEGIRALERIK GUAPOENA SIN DUDA!
    lEIRE gASCUE

    ResponderEliminar