Kaixo guztioi:
Urriko zubian begiraleak bidai txiki bat egin dugu Salou aldera. Dakizuenez, aurten 10 urte betetzen ditugu eta guraso batek bidai bat oparitu digu begiralego guztiari. Benetan, bihotzez eskertzen diogu egin digun opariaz.
Oso ongi pasa dugu egun hauetan zehar. Larunbatean atera ginen La Salletik. Hortxe etorri zitzaigun autobusa Juan txoferrarekin. Bertan montatu eta sekulako pelikula ikusi genuen: "Azaroa". Saloura iristean, hotelera joan ginen zuzenean, eta buelta txiki baten ondoren, afaltzera joan ginen. Ederrek ia hoteleko janari guztia bukatu zuen. A zer nolako gosea zekarren. Martxa honetan ederki "potolotuko" zara.
Igandean eta astelehenean Port Aventuran ibili ginen. Eta han badakizue, primeran. Gauza guztietan montatu ginen eta behin baino gehiagotan gainera. Batzuk hasieran beldur piska bat bazuten ere, bukaeran ez zitzaien nabaritzen, eh López? Lopezek dragon khan ederki mareatu zuen. Eta zer esan Iñigotaz: oraindik eskubia eta ezkerra ez dituela bereizten. Aizu, hori 1.mailako gauza dela, eh Iñigo?
Eta penarekin, baina asteartean bueltazeko eguna iritsi zen. Kostata, baina Ibanek azkenean lo hartu zuen autobusean. Autobusean, beste bi pelikula ikusi genituen, zein baino zein ikusgarriagoa. Lehendabizikoarekin autobuseroak ziur ez zuela bizkortasunarengatik radarrik hautsiko. Amaiak esan zuen bezelaxe: "Hoberena bukeran zegoen". Eta arrazoia zuen Amaiak: Hoberena "FIN" jarri zuenean izan zen jejejeje (broma da).
Eta bigarren pelikulean emozioak eta sentimenduak aireatu genituen. Eta zertxobait ere ikasi genuen: Ondokoari muxua eskatu ez gero, kalabazak berdin berdin irabazten ditugula.
Eta hauxe izan zen dena. Mila esker horrelako asteburu polita pasatzeko esfortzua egin duzuen guztioi. Mila esker Andres eta bere familiari eta baita ere begiralego guztiari.
Besterik gabe, AUPA IZARTXO!!
Eneko, ez dakazu ezta ideiarik zineari buruz...bigarren pelikula bueno...biño lehenengoa osososoosososna daaaaa!!!
ResponderEliminarta bakizu...el secreto esta en sus ojoos!!
:P