Jolas txikiak

Perfumerik hoberenak edukiontzi txikietan datoz eta horrela gertatzen da jolasekin. Izartxon hori ondo dakigu eta horregatik larunbatean jolas txikien topaketa egin genuen.

Gune ezberdinak izan genituen. Hauetako bat "valla-valla" izan zen. Gure patioan hain ezaguna den tenis moduko jolasa. Eta bertan egon zen Sara Nadal begiralea. Batzuen estiloa ikustekoa zen... praktika gehiago behar da!

Beste gune batean "harri horri har" jolasa egin genuen. Jolas ezaguna San asension egondakoentzat eta berria beste batzuentzat. A ze tranpak egin zituzten batzuk (ez dugu izenik emango eee Mikel...)

Korrika egin eta izerdia botatzeko aukera izan genuen baino baita ere lasai lasai egoteko. Sing star eta Buzz jolasak izan genituen. A ze galdera zailak zituen Buzz jolasak! eta zer esan sing starren inguruan; orain badakigu nundik datorren ziklo genesia.

Eta topaketa honetan animalia berezi batzuk izan genituen gonbidatu bezela, eta ez edonolakoak, muxuak ematen zituzten mantangorriak ziren! Zer izango da hurrengoa? igeri egiten duten txerriak?

Kapote, baloyito eta bestelako jolas "txiki" batzuk ere izan genituen. Eta amaitzeko Flopy flopy. Batzuei kostatu egin zitzaien eboluzionatzea eta beste batzuk flopy flopy esanez eman zuten jolas osoa (ai Mikel azkarragoa izan behar da harri horri harr en...)

No hay comentarios:

Publicar un comentario