Larunbat honetan, Demidov zientzilaria etorri zitzaigun bere azken sorkuntza liluragarria erakustera: DENBORAREN MAKINA.
Bat-batean makina erakusten zegoen bitartean… pumm!! Ta izorratu zen eta irla galdu batean azaldu ginen. makina konpondu ahal izateko, proba asko burutu behar izan genituen. Helburua: tornilo batzuk lortu . Ez zen batere erraza izan baina azkenean, kostata, lortu genuen. Zonalde batean, kobazulo batean bizi zen troglodita batekin topo egin genuen. Joe, zer nolako beldurra! Baina bertako proba, geroglifikoa asmatzea lortu genuen.
Gero, ispiluen gelan zoro batekin topo egin genuen eta agindutako ariketak ez ziren batere errazak izan, baina aurrera ateratzea lortu genuen.
Hurrengo zonaldean, erromatar batekin elkartu ginen eta kuadrigen lasterketak ondo burutzea lortu zuten.
![]() |
| Argi dago, troglodita hau, gurea baino politagoa dela |
Ondoren, laborategira joan ginen bonba atomiko bat lortzeko asmotan. Hortikan joanda kanibal batekin topo egin genuen eta proba nazkagarri bat egitera behartu ginduen: sagar odoltsuak ahoarekin hartu eta beste toki batetara eraman behar genituen…argggg!!
Pirata batzuekin ere elkartu ginen eta oso proba zaila egitera behartu gintuzten, itsasontzian geunden bitartean pirata bat etortzen zen eta uretara jauzten ginduen… eta geroago, exploratzaile batekin egon ginen ata gure laguntza behar zuen animali espezie berriak aurkitzeko.
Bukatzeko, leku oso arriskutsuetatik pasa behar izan genuen. Azkenean, talde bakoitzak bere torniloa lortu zuen eta denboraren makina konpondu zen!!!Askarian, denok zuku oso gozoa edan genuen. Batzuk besteak baino gehiago, eh Eider?
HURRENGO TOPAKETAN ELKARTUKO GARA!

No hay comentarios:
Publicar un comentario