2. TOPAKETA: KIROLAREN EGUNA

 
Dagoeneko egin dugu bigarren topaketa. Oraingo honetan, kirolaren eguna ospatu dugu. Begiraleak topaketa hasi aurretik egin genuen bileran, euriaren mehatxua ikusterakoan, jolasak aldatzea erabaki genuen. Hala ere, betikoa gertatzen da: dena moldatzen dugunean, eguzkia ateratzen dela. Beraz, jolasaren kartela piska bat aldrebestuta zegoen...

Lau kirol egin genituen: Futbola, saski-konoa, hockey eta brilea. Oso ongi pasatu genuen eta gainera kirol bakoitzean ilusio handia ipini zenutela ikusi genuen.

FUTBOLEAN: Hortxe ikusi genuen Eder jo eta ke. Nola demontre egiten duzu horrenbeste gol hutsegiteko? Ikaragarria da zenbat baloi botatzen dituzun kanpora. Eta zer esan Mikeletaz? Zer nolako kolpea hartu zuen postearen aurka. Aizu, ia-ia porteria gabe uzten gaituzula. Eskerrak ez zuen minik hartu.

SASKI-KONOA: Hementxe trebeena, zalantzarik gabe, Leyre Mitxelena izan zen. Zer egiten zitzaizun,  baloia eskuetara pegatu? Eta zuri Mikel? Jolasa baloiari ematea zen eta ez Ander Edori. Ikaragarrizko baloikada eman zenion buruan. Oraindik ere minez dago.

HOCKEY: Estickak gora, estickak behera. Hortxe ibili zen Arantxa, behin eta berriz gogorarazten belaunetatik gora ezin direla estickak igo. Hor ere Mikelek, tenis pilota aldapatik behera bota zuen. Hori da hori punteria! Hurrengoan zu joango zara!

BRILEA: Hemen, gehien nekatu zena, aterpeko ate-automatikoa izan zen. Zenbat aldiz ireki eta itxi ote zen? Eta zenbat aldiz irristatu zinen Mikel? Amari zapatila hobeak erosteko esan beharko diozu.

Ondoren, askari goxo-goxoa egin genuen. Ea hurrengoan Naroari zerbait ekartzen diozuen. Ah! Eta hau zuretzat Ruth: Zure gaileta oso goxoa zegoen.

Hurrengo topaketan, denbora-makina izango dugu gure artean. Zein garaira joango ote gara?
Hurrengorarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario